Ez gara jaitsiko! Katxiporretak eta Alboanek bat egin dute “Amazonia gara” kanpaina txikienei gerturatzeko. “Amazonia Gara” kanpainaren helburua herritarrak mobilizatzea da, Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.
Ez gara Jaitsiko ipuina irakurriz Pirritx, Porrotx eta Marimototxekin batera Euskal Herritik Amazoniara egingo dugu bidaia, ipuina eta berau laguntzen duten abestiak abiapuntu ditugula, eskola eta etxeko txikiekin Amazonia, naturaren zaintza, hiritartasun globala, genero ikuspegia edota Giza Eskubideen gaietan sakontzeko zenbait ideia partekatzen ditugu.
Aurkezten ditugun proposamen didaktiko-pedagogikoak irakasle, familia eta beste eragile batzuekin elkarlanean garatuz eta moldatuz joango gara. Horrekin batera, “Amazonia gara” kanpainaren barruan Alboan eta Katxiporretak garatzen ditugun material berriak ere, hemen topatu ahalko dituzue proiektuak aurrera egin ahala. Espazio bizia dugu hau, beraz. Zure ekarpena egin nahi baduzu jarri zaitez gurekin kontaktuan educacion@alboan.org helbidera idatziz.