Hoja amazonía blanco

Arrazoiak

EZAGUTU ZER MUGITZEN GAITUEN

Zergatik “Amazonia gara, defenda dezagun guztion etxea”?

Panamazonia ekosistema berdingabea da munduan, biodibertsitate handia eta Lurreko bizitza mantentzeko berebiziko garrantzia dituelako. Lurrazalaren % 4 besterik ez du hartzen eta, hala ere, Amazonas ibaiaren eta haren ibaiadarren emariak planetako ur gezaren laurdena ematen du gutxi gorabehera. Amazoniako oihanaren faunak eta florak ehun milaka izaki bizidun biltzen dituzte, eta haietako batzuk amazoniar biomako espezie endemikoak dira.

Frantzisko aita santuak, “Querida Amazonia” erregu apostolikoaren bitartez, Amazoniaren garrasia entzutera dei egiten digu. Egun planeta osoak egiten du deiadar klima-aldaketaren aurka, baita Amazoniak ere.

Panamazoniak zenbait “ingurumen-zerbitzu” eskaintzen ditu, munduko egonkortasun klimatikoari eusteko funtsezkoak direnak.

Planetan bizitza mantentzeko garrantzi handia izan arren, ekofeminismoak kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka deritzonaren mehatxupean dago Panamazonia. Kapitala natura-ondasunen eta giza bizitzaren kontura balorizatzen duen eredu ekonomikoaren ondorio da gatazka hori.

Hala, gaur egungo sistema ekonomikoak aintzat hartzen ditu Amazoniako biomaren biodibertsitatea eta aberastasuna, baina ez klima-egonkortasun globalari egiten dizkioten ekarpenengatik, baizik eta beren ondasun naturalen balio ekonomikoarengatik.

Imajinario ekonomizista hori Amazoniako biomaren suntsipena eta balio-erauzketa sustatzen duen pizgarri gaizto bat da; aldi berean, lotura estua du giza eskubideen urraketarekin, eta bereziki eragiten die herri indigenei eta modu bereizian emakumeei.

Amazonia gara kanpainak salatzen du ekonomia konbentzionalak ikusezin bihurtu ohi dituela naturak eskainitako “ingurumen-zerbitzuak”, kontuan hartzen ez dituen bezala emakumeek bizitza iraunarazteko egiten dituzten zaintza-lan beharrezkoak.

Herritarrek ingurumenarekin, jasangarritasunarekin eta ekitatearekin daukaten konpromisoa indartu nahi dugu, Amazoniak aurrean dituen erronka sozioanbientalei buruzko gogoetetatik abiatuta, eta konponbideak bilatzeko gizartearen parte-hartzea sustatu nahi dugu.

Gainera, Amazonia gara kanpainarekin, Nazio Batuen 20230erako Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egiten dugu Alboan-ek eta Entreculturas-ek, baita Jesusen Lagundiaren Lehentasun Unibertsalekin ere, zeren, hain zuzen, “guztion etxea zaintzeko” misioan elkarrekin aritzera eta “baztertutako pertsonekin ibiltzera” gonbidatzen baitute.