
proiektuak


Horretarako, gure erakunde aliatuek eskualdean egiten dituzten proiektuak babesten ditugu.
Hemen duzu
horiek apur bat gehiago ezagutzeko aukera.
Jesusen Lagundiaren GKE gisa, Entreculturas-ek eta Alboan-ek Elizaren misioan laguntzen dugu Amazonian eta Amazoniarentzat, herri indigenekin batera eta guztion etxea zainduz, REPAMeko kide garen aldetik (Panamazoniako Eliza Sarea), bi estrategia handiren bidez:
Awajun eta wampi herriek, beren lurraldea eta bizimodua kanpo-faktore berrien mehatxupean zegoela ikusita, horiek defendatzen laguntzeko eskaera egin zioten Jesusen Lagundiari eta horren erantzuna izan zen Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ikerketa eta Ekonomia Sustatzeko Zerbitzua (SAIPE).
Comparte 19 gizarte-erakundek osatutako sare bat da. Sareko kideek Latinoamerikako 11 herrialdetan eta Europan (Alboan) dihardute. Erakundeek gizarte-bazterketako egoeran dauden ekoizleen ekimen ekonomikoak laguntzen dituzte, landa-eremuetan zein hirietan.
Alboan-en eta Panamazoniaren arteko lotura lankidetzako lanaren bitartez gauzatzen da, Zerbitzu Jesuita Panamazoniarrari (SJPAM) lagunduz. Zerbitzu horretan biltzen dira Jesusen Lagundiak lurraldean dituen presentziak. Sareko …
Entreculturas-ek, Nazioarteko Fe y Alegría Federazioko kidea den aldetik, Peruko Fe y Alegría-rekin lankidetzan dihardu, egoera ahulean dauden herrien hezkuntza-eskubidearen aldeko hainbat proiektu eta ekintzatan; besteak beste, Peruko Amazoniako haur eta gazteentzako hainbat proposamen eta proiektutan.
Talde ibiltaria 1998an sortu zen, Claudio Perani jesuitaren bultzadari esker. Amazoniako herrien aldarriei, desioei eta itxaropenei erne entzunda jaio zen proiektua. Eta herri horiekin batera aurkitu du talde ibiltariak bizitzaren, harremanen humanizazioaren eta justiziaren sustapenaren zerbitzura jartzeko modurik onena, pertsonen, komunitateen, herrien eta erakundeen arteko sareak ehunduz.