Menu
eragin politikoa
Sarean lan egiten dugu, ingurumenaren, giza eskubideen eta gobernantza korporatiboaren arloan dagozkion eginbideei buruzko arau-esparru lotesleak sustatzeko.
garapen eredua
Egungo garapen-eredu hegemonikoa eta merkataritzaren globalizazioa direla bide, orain handiagoa da atzerriko kapitalak erakartzeko lehia, eta ondorioz zerga-abantailak, eskulan merkea edo lanaren zein ingurumenaren arloko legedi ahulegiak eskaintzen dira.
Eredu horren eskutik joan da kontsumoaren eta “erabili eta botatzeko” kulturaren globalizazioa. Kontsumitzaileek (eta kasu askotan enpresek ere bai) ez dituzte ezagutzen merkataritza mota hori ahalbidetzen duten hornidura-kateen arrisku inplizituak.
Panamazoniaren suntsipenak eta eskualdeko giza eskubideen urraketek lotura estua dute bizitzaren eta lurraldearen kontura balioa erauztean oinarrituta dauden garapen-ereduekin. Egitura horren funtsezko elementuetako bat da hornidura-kate horiek opakuak direla, eta ez dutela mekanismorik kontuak eman beharra eta erantzukizun korporatiboa betetzen direla bermatzeko. Oraindik bide luzea dugu dagozkion eginbideei buruzko arau-esparru lotesle batzuk ezartzeko, errealitate horietara egokitzen direnak.
Biziki azpimarratu nahi dugu behar-beharrezkoa dela arau-esparru lotesleak ezartzea enpresa transnazionalek giza eskubideen eta ingurumenaren babesaren arloan dagozkion eginbideak betetzen dituztela bermatzeko. Gaur egun, norabide horretan goazela aditzera ematen duten hainbat prozesu daude martxan:
Europako eta nazioarteko enpresa transnazional batzuen jarduerak erlazioa du giza eskubideen urraketarekin eta ingurumenaren suntsiketarekin, hori ez da kontu berria
2021eko azaroaren 1etik 12ra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia edo COP26 egin zen Glasgown (Erresuma Batua)
CIDSEk, justizia sozialeko erakunde katolikoen nazioarteko sareak, non Alboan-ek ere parte hartzen duen, “Justiziara sarbidea izatea” kanpaina abiarazi du.
1 Mineralen ustiaketa: Amazoniako ingurumenaren eta komunitateen gaineko ondorioak 2. Trantsizio energetikoa, mineralen erauzketa eta Iparraldeko bizimoduak
Txosten honek ingurumen-krisiak pertsona eta komunitate ahulenetan dituen ondorioak nabarmendu, 2030 Agenda aztertu, eta hezkuntzak planeta zaintzen nola lagundu dezakeen planteatzen du.
Txosten honetan, azaltzen dugu hezkuntzak, baliabide naturalen ustiapenak, bake-prozesuek eta giza garapenak harreman konplexuak ehuntzen dituztela, eta harreman horiek ulertzea funtsezkoa dela GJHak lortzeko.
Kultura nagusiaren erreferenteak, esanahiak eta identitateak soilik kontuan hartuta antolatzen diren hezkuntza-sistemek beste kultura batzuetako pertsonak baztertzen dituzte, eta hezkuntza-diskriminazio nabarmena sortzen dute. Txosten honetan, hezkuntza inklusiboak kulturartekoa izan behar duela defendatzen du Entreculturas-ek.