COP26 – Alboan-en eta Entreculturas-en iritzia

2021eko azaroaren 1etik 12ra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia edo COP26 egin zen Glasgown (Erresuma Batua). Helburua Parisko Akordioari zentzua emateko tresna egokiak diseinatzea zen; izan ere, 2016an sinatutako itun horren bitartez, krisi klimatikoaren aurka borrokatzeko konpromisoa hartu zuten herrialdeek.

Goi-bileraren aurretik, abuztuan, “zalantzarik gabe giza jarduerak atmosfera, ozeanoa eta lurrazala berotu dituela” baieztatu zuen Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Adituen Taldearen (IPCC) txostenak. Ondorio argia eta zuzena da, eta premia handiagoa ematen dio Konferentziari, benetan jasangarria den garapen-eredu batera aldatzeko bidea har dezan.

Testuinguru horretan, Entreculturas-ek eta Alboan-ek eskatzen dugu neurriak har daitezela CO2 emisioak murrizteko, finantzaketa klimatikorako, egokitzapenerako, kalte-galeren ordainerako, “itzulerarik gabeko puntuak” saihesteko klima-plan nazionalak ezartzeko, eta Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako (GIH).

Informazio gehiago | Iritzi osoa