Somos Amazonía

Hoja amazonía blanco
“Herritarrak klima-aldaketaren aurka mobilizatzeko, Amazonia defendatzeko eta bertan bizi diren herriak babesteko kanpaina bat”.

Zer da Amazonia gara, defenda dezagun guztion etxea?

Amazonia gara, defenda dezagun guztion etxea” Alboan eta Entreculturas GKE jesuitek martxan jarritako kanpaina bat da. Herritarrak mobilizatzea du helburu, Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.

Ikuspegi ekofeminista batetik, kanpainak gatazka ekosozialen eta ekoizpen- eta kontsumo-molde globalen arteko lotura ezagutarazi nahi du, mundu justuago, ekitatiboago eta jasangarriago baten alde mobilizatuko diren herritar kritikoak sustatzeko.

Kanpainarekin, indarrak batu dituzte Entreculturas eta Alboan elkarteek, beren harri-koxkorra jarri nahian giza eskubideen eta justizia ekosozialaren aldeko mugimendu globalari. Erakunde eta mugimendu indigenek, gizarte zibilak, Elizak eta GKEek osatzen dute mugimendu hori, guztiak ere justizia sozioanbientala lortzeko lanean:

Hoja amazonía blanco
“Hau da, bizitzaren aldeko konpromisoa hartzea, krisi sozioanbientala, harreman ekonomiko eta sozial bidegabeak eta genero-inekitatea nagusi diren testuinguru batean. Besteak beste, planetako pertsona eta komunitate behartsuenak ahalduntzea du xede; giza bizimodu bat lantzea, guztion onura, elkartasuna, natura-ondasunen zaintza, eta belaunaldi arteko justizia berritua sustatuko dituena”.

nor garen

Alboan Euskadiko eta Nafarroako nazioarteko lankidetzako GKE jesuita da. Justizia sozioanbientala eta genero-ekitatea sustatuko dituen herritartasun global bat eraikitzeko lan egiten du. Beste pertsona eta erakunde batzuekin batera, tokian-tokian eta mundu-mailan bazterkeria eragiten duten egiturak eraldatu nahi ditu, eta harreman sozial eta ekonomiko berriak sustatu.

Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako 22 herrialdetan dihardu, 200 proiektu baino gehiago eginez, 100 erakunde aliaturekin baino gehiagorekin elkarlanean. Horri esker, 450.000tik gora lagunek hobetu dute beren egoera eta beren komunitateena.

Entreculturas Espainiako gainerakoan dagoen GKE jesuita da. Pertsona guztiek kalitateko hezkuntza jasotzeko eskubidea dutela defendatzen du; izan ere, hezkuntza da mundua justiziaren, berdintasunaren eta jasangarritasunaren alde eraldatzeko motorra. Misio hori gauzatzeko, lankidetza-proiektuak, hezkuntza-proposamenak, gizartea sentsibilizatzeko eta politikan eragiteko ekintzak, boluntariotza-programak, eta enpresa, erakunde zein instituzio publikoekin hitz egiteko eta parte hartzeko guneak jartzen ditu martxan.

Latinoamerika, Afrika, Asia eta Europako 38 herrialdetan dihardu, 192 proiektu eginez. Gure lanarekin, egun, 230.000 pertsonari bizitza-baldintzak eta etorkizun-aukerak hobetzen laguntzen diegu.

Bi erakundeok esparru estrategiko komun bat dugu, ardatz hauen inguruan:

1-Derecho universal_1

Kalitatezko hezkuntza

jasotzeko eskubide unibertsala bermatzea

4-Defensa de la vida propia_1

Migratzaileen eta errefuxiatuen

bizitza duina defendatzea

3-Promoción justicia_1

Justizia sozioanbientala

sustatzea

2-Fortalecimiento participación_1

Genero-ekitatea

sustatzea

5-Promoción de la igualdad_1

Partaidetza eta herritartasun

globala indartzea