Somos Amazonía

Hoja amazonía blanco

erakusketa

Amazonia gara

Naturaren Emakume Defendatzaileak” erakusketaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea gure bizimoduaren eta deforestazioaren eta Amazoniako giza eskubideen urraketaren arteko loturaz.

Natura defendatzen duten hamar emakumeren testigantzaren eta egunero aurkitzen dituzten zailtasunen bitartez, salatu nahi du gure ekoizpen eta kontsumo modu globalek ez dutela kontuan hartzen naturaren zaintza, alde batera uzten dituztela emakumeek zaintzari egindako ekarpenak ere, eta horrekin arriskuan jartzen dutela planeta osoko bizitzaren iraunkortasuna.

Milioika pertsonak jasaten dituzte egunero horren ondorioak. Zuzenean herri indigenek eta Amazoniako gainerako biztanleek, baina baita gu guztiok ere, planetako klima erregulatzeko guztiz garrantzitsua baita Amazonia, gizadiaren birikak eta ur geza globalaren hornitzailea denez.

Erakusketak photocall eta 18 roll-up ditu, zein bere irudiarekin. Irudi bakoitzak testigantza-bideo bat eta material osagarriak izango ditu lotuta, QR kode baten bitartez.

Erakusketa “Amazonia gara, defenda dezagun guztion etxea” kanpainaren barruan dago. Alboan eta Entreculturas GKE jesuitek martxan jarritako kanpaina bat da, eta herritarrak mobilizatzea du helburu, Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.


Kanpainaren bidez, Entreculturas eta Alboan elkarteek indarrak batu dituzte, eskualdea eta bertan bizi diren herriak babeste aldera mobilizatzen ari den mugimendu globalari laguntzeko, giza eskubideen eta justizia ekosozialaren aldeko gainerako erakunde eta mugimendu indigenekin, gizarte zibilarekin, Elizarekin eta GKEekin batera.

Emakumeen testigantza

Okaima herriko buruzagi indigena. Amazoniako lurraldearen, bizitzaren eta hazien defendatzailea

Leticia – Kolonbia

Biologian doktorea, mugimendu ekologistekin eta naturaren kontserbazioarekin konprometitua

Gipuzkoa

Warao herri indigenaren giza eskubideen defendatzailea

Delta Amacuro, Venezuela

Irakaslea eta ama. Keinu txikien defendatzailea, denak du garrantzia

Badajoz

Amazoniar Ikasketen masterra UNALen (Amazoniako egoitza)

Bogotá, Colombia

Hezitzailea, agroekologia eta elikadura-burujabetzaren aldeko aktibista

Araba

Kazetaria eta kontu indigenei eta ekologiari buruzko ikertzailea Centro Gumilla Fundazioan

Caracas, Venezuela

Atmosferaren Fisikako katedraduna. Guztion etxearen zaintzarekin konprometitua

Barcelona

Madre Lauraren ordenako misiolaria herri indigenen eskubideen defentsan

Leticia, Colombia

Ikertzaile eta aktibista ekofeminista

Bizkaia

Erakusketa erreserbatu

Naturaren defendatzaileak” erakusketa askotariko lekuetan erabil daiteke: ikastetxeak, kultur etxeak, gizarte-etxeak, elkarteak, eta gure bizimoduaren eta Amazoniako deforestazioaren eta giza eskubideen urraketaren artean dagoen harreman estuaren berri izan nahi den edonon.

Hamalau panelek eta erraz muntatzen den photocall batek osatzen dute; haien bitartez, Amazonian eta gure inguruan natura defendatzen duten hamar emakumeren testigantzetara hurbilduko gara. Panelek, gainera, telefono mugikorraren bidez eskura daitezkeen multimedia-edukiak dituzte. Ibilbidearen
amaieran, gure photocallean Amazoniaren aldeko konpromisoa jasotzera gonbidatzen zaitugu.

Erakusketa zure espazioan partekatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta izan aldaketaren parte.

    Laguntzaileak
    Kolaboratzaile

    #SomosAmazonía