NAZIO BATUEN TRATATU LOTESLEA

Europako eta nazioarteko enpresa transnazional batzuen jarduerak erlazioa du giza eskubideen urraketarekin eta ingurumenaren suntsiketarekin, hori ez da kontu berria. Hala ere, gorabidean doaz deforestazioa, lurraren ustiapena eta lurzoruaren erabilera okerra, giza eskubideen eta ingurumenaren defendatzaileen aurkako erasoak, eta ondorioz kaltetutako komunitateek justizia lortzeko ezintasuna, besteak beste: seinale, borondatezko jarraibideak eta autorregulatzeko ebazpenak ez direla mekanismo behar bezain zorrotzak eta eraginkorrak, zeren beren jardueraren inpaktuaren erantzukizuna ukatzen jarraitzen baitute enpresek.

Egoera horren aurrean, 2014an, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak enpresei eta giza eskubideei buruzko gobernu arteko lantalde bat sortu zuen, jarduera hori arautuko duen nazioarteko tresna juridikoki lotesle bat eratzeko eta, horrela, giza eskubideen errespetua ziurtatu eta ingurumenaren gaineko inpaktua kontrolatzeko.

2018an, enpresei eta giza eskubideei buruzko Itun Loteslearen lehen zirriborroa argitaratu zen. Ordutik, urtero bilerak egiten dira dokumentuaren edukia eztabaidatu eta berrikusteko. Hirugarren zirriborroa 2021eko abuztuan atera zen argitara, eta urte bereko urrian berrikusteko eta negoziatzeko 7. txanda egin zen.

CIDSEren Erregulazio Korporatiboei eta Erauzketa Industriei buruzko lantaldeko kide gisa, Alboan-ek analisi legala eta iritzia prestatzeko eta argitaratzeko lanean parte hartu zuen. Helburua testua hobetzea zen, giza eskubideen eta ingurumenaren babesa indartzeko eta enpresen zigorgabetasunari galga jartzeko.

Informazio gehiago | Markus azterketa  | CIDSEren ekarpena