Dagozkion eginbideei buruzko zuzentarauaren prozesua EBn

CIDSEk, justizia sozialeko erakunde katolikoen nazioarteko sareak, non Alboan-ek ere parte hartzen duen, “Justiziara sarbidea izatea” kanpaina abiarazi du. Ekintzarako bideo-dei bat egiten du ekimenak, eta zenbait tresna biltzen ditu, hobetu uler dadin zer arazo ekartzen dituen enpresen zigorgabetasunak eta nola erabil dezaketen justizia pertsonek eta komunitateek. CIDSEk herritarrei eta erakundeetako boluntarioei eskatzen die Europako Parlamentuko eta estatu kideetako parlamentariengana jo dezatela, EBn lege indartsu bat bermatzearen aldeko erabakia hartzera animatzeko.

“Justiziara sarbidea izatea” kanpaina arrakastatsua izan dadin, zure laguntza behar dugu.

Entreculturas, RSCren Behatokiaren (www.observatoriorsc.org) eta ECCJren bidez (European Coalition for Corporate Justice www.corpotatejustice.org), bi urtez aritu da Europako zuzentarau bat onartzeko lanean. “Enpresen eginbide egokiak eta erantzukizun korporatiboa” da zuzentarau horren gaia, eta enpresei eskatuko die beren hornidura-kate global osoan zehar zaindu ditzatela giza eskubideen, ingurumenaren eta gobernantzaren arloko arriskuak eta inpaktuak.

 

Informazio gehiago | Nola parte hartu