Sinatu Amazonia enpresen kalteetatik babesteko!

Enpresek bertan eragiten dituzten kalteetatik ingurumena eta herri indigenen giza eskubideak babesteko Europako lege baten alde! Aukera paregabea da Amazoniako espoliazioan parte hartzen duten enpresen zigorgabetasunari amaiera emateko eta praxi txarraren eraginpean dauden pertsonek eta komunitateek justizia eskuratzeko dituzten oztopoak gainditzeko.

Enpresa transnazionalek eta balio-kate globalek erantzukizuna dute Amazoniako lurraldea eta bertako biztanleak mehatxatzen dituzten arrisku nagusietan.

Piztutako suteek eragindako deforestazioari buruz ari gara, bidea irekitzen diena nekazaritzan oinarritutako negozioei (palma- eta soja-olioaren laboreak, abeltzaintza estentsiboa, kafea eta abar); baita erauzketa-industrien (meatzaritza, petrolioa) gizartearekiko eta ingurumenarekiko eraginei buruz ere.

Urtero, Amazoniako basoak milaka hektarea galtzen ditu erauzketa-politiken ondorioz. Lurralde horietako biztanleek ere hainbat mehatxuren mende daude, hala nola lurraldeen kutsadura, eskubideen urraketa edo bizibideen galera.

Enpresaren erantzukizuna ezin da borondatez betetzeko kontutzat hartzen jarraitu.

Horregatik, zure arreta erakarri nahi dugu Europar Batasunean gertatzen ari den prozesu legegile bati buruz: jasangarritasunaren arloko Bidezko Enpresa Eginbideari buruzko Europako Zuzentarauaren negoziazioak, hain zuzen ere. Otsailean hasi ziren, eta urtean zehar luzatuko dira.

Aukera paregabea da Amazoniako espoliazioan parte hartzen duten enpresen zigorgabetasunari amaiera emateko eta praxi txarraren eraginpean dauden pertsonek eta komunitateek justizia eskuratzeko dituzten oztopoak gainditzeko.

Baina zure laguntza behar dugu justizia egingo duen lege bat lortzeko. Sartu Visibles.org webgunean eta sinatu gure eskaera.

CIDSErekin batera, justizia sozialeko erakunde katolikoen nazioarteko familiarekin batera, zure eskaera Europako Parlamentuko ordezkariei bidaltzeaz arduratuko gara.

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Agian interesatuko zaizu:

Anitalia Pijachi

Anitalia Pijachi Amazoniaren Emakume Defendatzaileek ahotsa goratu dute

Anitalia Pijachi, Okaina herriko buruzagi indigena, lurraldearen defendatzaileetako bat da, eta, bera ahotsaren bidez, egunerokotasunean hartzen ditugun erabakiek ingurumenean oro har eta Amazonian bereziki dituzten ondorioak ikusarazten lagundu digu. Letician, Kolonbiako Amazonian, lurraldea, bizitza eta bertako haziak defendatzen ematen du bere bizitza.

Leer más »

“Ez gara jaitsiko!”, naturaren betaurrekokin ikusi, entzun, usaindu, dastatu, eta bizitzeko gonbitea

Urriaren 15an Donostiako Cristina Enea parkean “Ez gara jaitsiko!” umeei zuzenduriko ipuina eta diska prentsaren aurrean aurkeztu genituen. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako proposamen hau, Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eta Alboanekook atera dugu aurrera elkarlanean, Leire Bilbao idazleak, Irrimarrako Karmele Gorroño ilustratzaileak, eta Xabier Zabala musikariak lagunduta.

Leer más »

Emakumeak beren lekua hartzen ari dira Amazonian

Urte honetako abuztuaren 9an, María Carmelitak ofizialki hartu zuen beregain Panamazoniko Eliza Sareko (REPAM) presidenteordearen kargua.
Eliza Sare Panamazonikoko presidente berria Rafael Cob monsinorea da, Puyoko Bikariotzako (Ekuador) apezpikua. Eta hauek dira hiru presidenteordeak: María Carmelita da Conceição moja (Brasil), Yesica Patiachi indigena (Peru) eta David Martínez de Aguirre monsinorea, Puerto Maldonadoko Bikariotzako (Peru) apezpikua. Kargua hartzeko ekitaldia birtualki egin zen 2022ko abuztuaren 4an.

Leer más »