Hezkuntza-sistema kulturartekoak. Inor ez dadin atzean geratu COVID-19aren garaietan

Txosten honetan, hezkuntza inklusiboak kulturartekoa izan behar duela defendatzen du Entreculturas-ek. Kultura nagusiaren erreferenteak, esanahiak eta identitateak soilik kontuan hartuta antolatzen diren hezkuntza-sistemek beste kultura batzuetako pertsonak baztertzen dituzte, eta hezkuntza-diskriminazio nabarmena sortzen dute. Latinoamerikako, Karibeko zein Europako jatorrizko herrien, afro-ondorengoen egoera jasotzen du; izan ere, eskoletan jatorri etniko oso desberdineko haurrak bizi dira elkarrekin.

Amazonia ez da biodibertsitate handiena duen munduko eskualdea bakarrik: hizkuntza-aberastasun handiena ere badu.  Bertan, 240 hizkuntza hitz egiten dituzten 316 herri bizi dira. 

Hezkuntzak aintzat hartu behar du gizarte- eta kultura-askotarikotasuna, eta horren barruan sartzen da hizkuntza, ohitura eta mundu-ikuskera guztiak onartzea. 

Horrela, ikasleek besteren kulturak ikasten eta errespetatzen dituzte, eta elkarrizketa sozialari ekarpena egin, eta bizikidetzarako beharrezkoak diren aldaketak sustatzen lagundu ahal izango dute.