Jesusen Lagundiaren GKE gisa, Entreculturas-ek eta Alboan-ek Elizaren misioan laguntzen dugu Amazonian eta Amazoniarentzat, herri indigenekin batera eta guztion etxea zainduz, REPAMeko kide garen aldetik (Panamazoniako Eliza Sarea), bi estrategia handiren bidez:
REPAMen “Nazioarteko sareak” zerbitzu-ardatzeko kide gisa. Entreculturas-ek eta Alboan-ek REPAMen “Nazioarteko sareak” lantaldean parte hartzen dute, Elizarekin lotura duten Europako beste GKE batzuekin batera. Sare horrek sentikortzeko eta eragiteko ekintzak egiten ditu iparraldean, “asfaltoko oihanean”. Halaber, Amazoniako herri indigenen giza eskubideak urratzen direnean, defentsa-lanak egiten ditu nazioarteko foroetan, Giza Eskubideen eta Nazioarteko Eraginaren Ardatzarekin koordinatuta.
Tokian-tokian gure bazkideei laguntza eta finantzaketa emanez. Haiek lurralde eta sektore jakin batzuetan jarduten dute, REPAMen lehentasun-esparru orokorrean.