Hoja amazonía blanco

PROIEKTUA

COMPARTE sarea

Comparte 19 gizarte-erakundek osatutako sare bat da. Sareko kideek Latinoamerikako 11 herrialdetan eta Europan (Alboan) dihardute. Erakundeek gizarte-bazterketako egoeran dauden ekoizleen ekimen ekonomikoak laguntzen dituzte, landa-eremuetan zein hirietan. Orotara 422 dira, kooperatiba, elkarte eta talde komunitarioen inguruan antolatuak. Onuradunak 56.094 lagun dira (% 55 emakumeak): nekazariak, indigenak, hiriko talde marjinaletakoak, afro-jatorrikoak. Gizarteaz eta ingurumenaz arduratzen diren aukera ekonomiko eta produktiboak eraikitzearen aldeko apustua egiten du sareak, bazterketa-egoeran dauden familien eta ekoizpen-komunitateen bizi-baldintzak hobetzeko. Comparte-ren helburua, beraz, ekimen ekonomiko eta produktiboei beren lurraldeetan eskala handitzeko laguntza ematea da.

Amazonian, lurraldean dituen erakundeen bitartez dihardu Comparte sareak: SJPAM muga hirukoitzean, SAIPE Perun eta CIPCA Bolivian.

CIPCAk (Nekazarien Ikerketa eta Sustapenerako Zentroak), 1971tik laguntzen die bertako herri indigena nekazariei, eta landa-garapenean espezializatuta dago. Herrialdeko zenbait eskualdetan egiten du lan: besteak beste, hegoaldeko Amazonian (Beni departamendua) eta Amazoniako iparraldean.

Bizibide duinak sortzen dituzten ekoizpen-proiektuak garatzen laguntzen die familiei, komunitateei eta ekoizle-elkarteei. Elkarteek era askotako ekoizkinak bildu, eraldatu eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzte: esnea eta esnekiak goi-lautadan; kakaoa, eztia eta Amazoniako fruituak behe-lurretan; ale eta deribatuak goi-lautadan eta haranetan; fruituak eta basoko beste bilketa-produktu batzuk behe-lurretan zein lur garaietan; kamelido-haragia eta prozesatutako beste produktu batzuk goi-lautadan.

Hegoaldeko Amazonian, CIPCA Regional Beni-k Hego Amazoniako Indigenen Nekazaritzako eta Basogintzako Elkarteari (AAIAS) laguntzen dio. Askotariko produktuen ekoizleak biltzen ditu AAIASek: besteak beste, kakaogileak. Kakaoa pasta eta txokolate bihurtzeko saiakera bat egin du elkarteak, baina ez du arrakasta handirik izan, ekoizpen-katearen ahuleziak eta gabeziak direla eta. Hala ere, kakao-alea merkaturatzean espezializatu da, estatu-mailan txokolate-enpresei salduz.

Amazonia iparraldeko eskualdean, ekoizle- eta biltzaile-elkarteei açaia, kakaoa eta gaztaina eraldatzen eta merkaturatzen laguntzen die CIPCAk, merkatu nazionalean eta atzerrian sal dezaten.

Agian interesatuko zaizu.

REPAM

Jesusen Lagundiaren GKE gisa, Entreculturas-ek eta Alboan-ek Elizaren misioan laguntzen dugu Amazonian eta Amazoniarentzat, herri indigenekin batera eta guztion etxea zainduz, REPAMeko kide garen aldetik (Panamazoniako Eliza Sarea), bi estrategia handiren bidez:

CIMI-REN TALDE IBILTARIA

Talde ibiltaria 1998an sortu zen, Claudio Perani jesuitaren bultzadari esker. Amazoniako herrien aldarriei, desioei eta itxaropenei erne entzunda jaio zen proiektua. Eta herri horiekin batera aurkitu du talde ibiltariak bizitzaren, harremanen humanizazioaren eta justiziaren sustapenaren zerbitzura jartzeko modurik onena, pertsonen, komunitateen, herrien eta erakundeen arteko sareak ehunduz. 

SAIPE

Awajun eta wampi herriek, beren lurraldea eta bizimodua kanpo-faktore berrien mehatxupean zegoela ikusita, horiek defendatzen laguntzeko eskaera egin zioten Jesusen Lagundiari eta horren erantzuna izan zen Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ikerketa eta Ekonomia Sustatzeko Zerbitzua (SAIPE).