Zeintzuk dira ingurugiroari lotutako gai garrantzitsuenak? Zein ekintza egiten ari dira gaur egun gure ingurunea zaintzeko? Ezagutzen dugu Agenda 21 ekimena? Animatzen gara telebista programa bat egitera guzti honen inguruan informatzeko?
Ikasleei gai ekologikoei buruzko telesaio bat egitea proposatzen zaie. Horretarako, klasea bost taldetan banatzen da, eta haietako bakoitzak telesaio baten ardura hartuko du. Lehenik eta behin, ingurugiroaren zaintzearekin zerikusia duten eragin ekologikoari buruzko albisteak bilatu eta ikertuko dituzte, eta baita Rio-ko Gailurrean proposatutako Agenda 21 delako (Gailur horretan ezarritako konpromisoak lortzeko udalen/gobernuen konpromisoak jasotzen dituen toki-agenda) ekimenarekin zerikusia dutenak.
Interesgarrientzat jotzen dituzten albisteak hautatu ondoren, haiek landuko dituzte telesaioa grabatzeko.
Klaseak osorik atal desberdinak jasotzen dituen telesaioa prestatuko du. Jarduerari ekin baino lehen, talde bakoitzak egin nahi duen telesaio-mota (albistegia, denbora-pasa, dokumentala, elkarrizketak, etab.) adostea litzateke komenigarria, talde bakoitzak bere gaia aurkeztu nahi duen modua zein formatua aukera ditzan.
Telesaio bat egiteko baliabide egokirik ez balego, irrati-saio bat egin liteke, edo, telesaioa grabatu gabe utz liteke.