Ekologiari buruzko konbentzioa: ekintzarako proposamenak

Ingurugiroa zaintzen al dugu? Zein aspektu kontuan izan beharko genituzke bere egoera ezagutzeko? Gauden lurraldearen arabera emaitzak ezberdinak izango al lirateke?

Jarduera hau rol-joko bat da. Ikasleak bost taldetan banatuko dira eta talde bakoitzak herrialde hauetako bat ordezkatuko du: Danimarka, Brasil, AEB, Japonia eta Aljeria. Talde bakoitzak ingurumenean adituak diren talde tekniko baten rola hartuko du. Talde hori bere herrialdeko gobernuak egoera ekologikoa ikertzeko kontratatutako taldea izango da. Taldeak herrialdeko egoera ikertu eta aztertu beharko du eta, horretarako, alderdi hauetan oinarrituko da: klima-aldaketa, hazkunde demografikoa, espezieen suntsipena, energia berriztagarriak eta beste hainbat alderdi, eta horiek ingurumenean duten eragina.

Azkenik, talde bakoitzak bozeramaile bat aukeratuko du ekologiari buruzko nazioarteko konbentzioan aztertutako ondorioak azaltzeko. Horrez gain, hiritar ekintzak proposatuko dira diagnostikoan detektatutako arazo batzuk konpontzeko.

50 minutuko hiru saio