Amazonia, estraktibismoa eta trantsizio energetikoa

1 Mineralen ustiaketa: Amazoniako ingurumenaren eta komunitateen gaineko ondorioak

Meatzaritzako jarduerak erronka handia dakar Amazonia babesteko. Legez kanpoko jarduerek kezka sortzen dute ingurumenean duten inpaktuarengatik eta gizartean dituzten ondorioengatik, baina eskala handiko meatzaritzari ere erreparatu behar zaio; izan ere, araututa egon arren, inpaktua du Amazoniako lurraldean eta herrietan ere bai.

Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko ikertzaile talde batek zenbait datu hautatu ditu guretzat errazagoa izan dadin Amazoniako meatzaritzaren kausen eta inpaktu sozioanbientalaren arteko erlazioak ulertzea.

Informazio gehiago | Fitxa teknikoa (Igo PDF berria eta URL berria)

 

2. Trantsizio energetikoa, mineralen erauzketa eta Iparraldeko bizimoduak

Deskarbonizatutako energia-sistema baterantz aurrera egiteko teknologiak oso intentsiboak dira baliabide mineralei dagokienez. Paradoxikoki, teknologia «garbiek» mineralen erauzketarekin lotutako askotariko arazoak larriagotzen dituzte.

Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak zenbait datu hautatu ditu guretzat errazagoa izan dadin aurrean dugun erronka horren konplexutasun batzuk ulertzea.

Informazio gehiago | Fitxa teknikoa (Igo PDF berria eta URL berria)

Agian interesatuko zaizu: