Ama Lur Zonia: Amazonia defendatzen arteren bidez

Panamazoniako Eliza Sareko Emakumeen eta Giza Eskubideen Nukleoko (REPAM) kideak eta Gasteizko Arte eta Lanbideko Eskolako ikasleak Panamazoniaren eta hango biztanleen defentsa sustatzen ari dira artearen bidez.

Lily Calderón *

Deustuko Unibertsitatean egingo dute erakusketa; apirilaren 18tik 25ra, Bilboko campusean, eta maiatzaren 2tik 8ra, Donostiakoan. Olio-pinturaz eta akuarelaz egindako 40 erretratu ikusteko aukera izango dugu. Gauzatzen ari den garapen-ereduaren ondorioz mehatxatutako eskualde horren berri izatean, artistek sentitzen duten mina, sufrimendua eta ezina salatzen dute artearen bidez.

“Gure lanak Amazoniako jendearen mina eta ezina islatzen du; koloretako koadroak itxaropena eta justizia dira. Enpresa-arloko egoismoak mindu egiten gaitu, ez du nahiko esku luzeak izatea, bere interesei traba egiten dieten indigenak isildu ere egiten ditu”, esan du Carlos Badillok, artista taldeko ikasleetako batek.

Panamazoniako eskualde horretako gehiegikeriengatik sentitzen duten amorrua eta hangoengatik sentitzen duten maitasuna adierazteko modu berriak bilatzeko bide honetan, lurralde hartako ahotsak ere izan ziren inaugurazioan, sarearen bidez. Mauge Carrizok eta Gladys Montesinosek Tsimaneen errealitate gordinaren berri eman zuten Boliviatik. Herri indigenek ez dute oinarrizko zerbitzurik ere. Ez dute edateko urik, hezkuntzarik eta osasun zerbitzuetarako sarbiderik.

Estatuko programek eragin ezkorra dute inguru horretako bizitzan azken urteetan. “Tsimane talde batek duela gutxi lortu du nortasun-txartela”, esan du Gladysek. Perutik Carol Jeri Pezok hitz egin zuen, Puerto Maldonadoko Bikariotzaren jurisdikzioko borroka- eta erresistentzia-prozesuetako kideak. Legez kanpoko meatzaritza eta merkurioa Peruko Amazoniako inguru horretako bizitza hiltzen ari dira.
Arte eta Lanbide Eskolako Elisabeth Palacios zuzendaria eta Nuria Pérez ikasketa-burua eta irakaslea ere han izan ziren. Denei eskerrak eman zitzaizkien amets hauek egia bihurtu eta erokeria batzuetan parte hartu dutelako.

Proiektuaren sorrera

“Munduko beste toki batzuetan bizi den egiazko eta muturreko egoeraren kontzientzia are handiagoa izateko beharra dagoela ikusita, eta euskal herriaren eskuzabaltasuna eta naturarekin eta justizia sozialeko beste zergati batzuekin duen konpromisoa ikusita hasi zen proiektu hau, oso urrun dugun arren guztioi dagokigun egoera arazotsu honen berri eman eta salatzeko”, esan du Lily Calderónek. Emakumeen Nukleoarekin koordinazioan, ideia horretan Mila Petron eraman zuen, eta honek bihotza, ardura eta jakintza guztia jarri zizkion.

Ordutik ahaleginak eta ametsak ehunduz joan dira. REPAMeko kideak urtebetez aritu dira errealitate horren mina modu batera edo bestera islatzen duten argazkiak biltzen; petrolio-isuriek, legez kanpoko meatzaritzak eta merkurioak eragindako mina da, zuhaitzak bota eta basoak desegiteak eragindakoa, eraikitako presek eragindako mina da, edateko urik ez izateak eragindakoa eta pertsonen aurkako indarkeriak, bereziki emakume eta haurren aurkakoak, eragindako mina.
REPAMeko emakumeak eta ikastaroko ikasleek lekukoa hartu eta lanean hastea erabaki zuten. 40 erretratu dira eta Gasteizen egongo dira hilaren 17ra arte. Ondoren, erakusketa ibiltaria egin nahi da. Ahotsa entzun behar den toki guztietan egongo gara.

Sareak ehuntzen

Panamazonia 34 milioi biztanleren etxea da, komunitate indigenak, nekazariak, afrikar jatorrikoak, ibaikoak eta borondatez isolatuta eta harremanetan oraintxe hasitako komunitateak daude, bederatzi herrialde egituratzen dituen sare honekin batera: Bolivia, Peru, Ekuador, Brasil, Kolonbia, Guyana, Surinam eta Guyana Frantsesa; eta eskerrak ematen dizkiete artista guztiei ahalegin, babes, esfortzu eta elkartasun-maila handiagatik.
Besteak beste, honako hauek dira: Lourdes Ruiz de Infante, Carlos Badillo Pérez, Teresa Gil Bravo, Berna Sáez del Val, José Tobarias Trescastro, Juan Carlos Varona Herrera, Esmeralda González Martínez, Karmen Uribesalgo eta Lily Calderón.
Erretratuak dohaintzan eman dituzte, saltzeko daude eta dagoeneko bakarren bat saldu da. Sarean ibiliz jarraituko dugu.

* Lily Calderón Giza Eskubideen Eskolen koordinatzailea eta REPAM Emakumeen eta Amazoniaren Guneko kidea da. Guztion Etxearen Defendatzaileen topaketan parte hartu du.

Iturria: REPAM

Exposición Amalursonia

Agian interesatuko zaizu:

Lehio bat… Amazoniara

Leiho bat Amazoniara Alboan-ek Kulturarteko Hezkuntza Zerbitzuarekin (SEI) elkarlanean prestatu dituen jardueren proposamena da. Apirilaren 26tik, asteazkena, ekainaren 5era, Iruñean izango dira, Amazonia eta egungo krisi sozioanbientalaren alternatibak hurbiltzeko.

Leer más »