Anitalia Pijachi Amazoniaren Emakume Defendatzaileek ahotsa goratu dute

Anitalia Pijachi, Okaina herriko buruzagi indigena, lurraldearen defendatzaileetako bat da, eta, bera ahotsaren bidez, egunerokotasunean hartzen ditugun erabakiek ingurumenean oro har eta Amazonian bereziki dituzten ondorioak ikusarazten lagundu digu. Letician, Kolonbiako Amazonian, lurraldea, bizitza eta bertako haziak defendatzen ematen du bere bizitza.

Anitalia, bizi zaren lekuaz hitz egin diezagukezu?
Legez 1986an sortu zen Ticuna Uitoto izeneko babesleku indigenan bizi naiz (6 eta 11 kilometroak). Babesleku indigena bat herri indigenen lurralde-espazioa da. 1991n eta Kolonbiako konstituzioa aldatu ondoren, herri indigenok geure lurrak okupatzeko genuen eskubidea jaso eta aitortu zen. Aitortza horrek berekin dakar, teorian behintzat, lurraldea defendatzea.

Zergatik da hain garrantzitsua lurraldea defendatzea?
Mendebaldeko ikuspegiak estigmatizatu egiten ditu herri indigenak. Badirudi lurrak nahi ditugula baina ez ditugula lantzen; izan ere, ikuspegi horren arabera lurra zulatu, bereizi gabe ustiatu behar da. Bertako herrientzat ezinbestekoa bat lurra eta bizitza bateratzea. Nire herriarentzat lurraldea ez da espazio hutsa, jaberik gabea; aitzitik, izaki biziduna da, baimena eskatu behar zaio, negoziatu egin behar dugu, eta horixe da, hain zuzen ere, dugun harremana, gure bizi-espazioa baita. Oihanetik behar duguna ateratzen dugu, baina dagokion unean, naturaren zikloak errespetatzen baititugu. Egutegi ekologikoa deitzen diogu. Egutegi horren erritmoan bizi gara. Hori dela eta, bertako herrialdeok askotan erabiltzen dugu laborantzak txandakatzeko sistema. Gure “txagrak” askotariko laborantzarako espazioak dira. Ez da monolaborantza, ez da estentsiboa, ez dira lur “laukidunak”. “Lurraldearekiko akordioaren” arabera jarduten dugu, eta horrek ordezkapenen logika erabiltzea eskatzen du. Ezin dugu lurra gehiegi ustiatu; osterantzean, ez zaio orekari eusten.

Urteetan zehar bertako herriok kolonoen espoliazioa eta usurpazioa jasan dugu, erakundeen onespena baitzuten. Kaltea eginda dago, ez dago atzera bueltarik. Nork sendatuko du dagoeneko planetari egin diogun mina? Kalte hori nola leheneratu pentsatzen hasi behar dugu, nola jarriko garen harremanetan planetarekin.

Zein da zuon, emakumeon, zeregina lurraldearen defentsan?
Gure kulturan emakumeok beti izan gara harremanetan lurrarekin. Guk ereiten dugu, guk zaintzen ditugu haziak, seme-alabak. Gerraren eta lurraldearen defentsagatiko gatazken ondorioz, gure gizonak desagertu egin dira, hil egin dituzte eta alargun eta umezurtz geratu gara, eta gure lurraldearen aldeko borroka hartu dugu geure gain. Bidea ez da erraza izan. Diskriminazioa eta estigmatizazioa jasan dugu, baina aurre egin diegu. Emakumeok indartsuak gara eta indar hori gure lurraldea defendatzeko erabiltzen dugu. Ni ez nago bakarrik, nire komunitateko beste emakume batzuk ditut alboan, eta esan dezaket emakumeok garela lurraldeko buru.

Anitalia Pijachi
Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Agian interesatuko zaizu:

“Ez gara jaitsiko!”, naturaren betaurrekokin ikusi, entzun, usaindu, dastatu, eta bizitzeko gonbitea

Urriaren 15an Donostiako Cristina Enea parkean “Ez gara jaitsiko!” umeei zuzenduriko ipuina eta diska prentsaren aurrean aurkeztu genituen. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako proposamen hau, Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eta Alboanekook atera dugu aurrera elkarlanean, Leire Bilbao idazleak, Irrimarrako Karmele Gorroño ilustratzaileak, eta Xabier Zabala musikariak lagunduta.

Leer más »

Emakumeak beren lekua hartzen ari dira Amazonian

Urte honetako abuztuaren 9an, María Carmelitak ofizialki hartu zuen beregain Panamazoniko Eliza Sareko (REPAM) presidenteordearen kargua.
Eliza Sare Panamazonikoko presidente berria Rafael Cob monsinorea da, Puyoko Bikariotzako (Ekuador) apezpikua. Eta hauek dira hiru presidenteordeak: María Carmelita da Conceição moja (Brasil), Yesica Patiachi indigena (Peru) eta David Martínez de Aguirre monsinorea, Puerto Maldonadoko Bikariotzako (Peru) apezpikua. Kargua hartzeko ekitaldia birtualki egin zen 2022ko abuztuaren 4an.

Leer más »

Alboan eta Deustuko Unibertsitateak energia-trantsizioei eta meatzaritzari buruzko nazioarteko mintegia antolatu dute

Datorren irailaren 27an “Zer da bidezko trantsizio energetikoa? Ipar-hego meatzaritzako erauzketaren erronkak” izeneko nazioarteko mintegia izango da, Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campuseko Ellacuría Aretoan. Alboan-ek eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldi honen helburua trantsizio energetikoak planteatzen dituen erronken panoramika globala eskaintzea da, emisio gutxiko teknologiak fabrikatzeko mineral kritikoak ateratzeari dagokionez.

Leer más »