Emakumeak beren lekua hartzen ari dira Amazonian

Urte honetako abuztuaren 9an, María Carmelitak ofizialki hartu zuen beregain Panamazoniko Eliza Sareko (REPAM) presidenteordearen kargua. Eliza Sare Panamazonikoko presidente berria Rafael Cob monsinorea da, Puyoko Bikariotzako (Ekuador) apezpikua. Eta hauek dira hiru presidenteordeak: María Carmelita da Conceição moja (Brasil), Yesica Patiachi indigena (Peru) eta David Martínez de Aguirre monsinorea, Puerto Maldonadoko Bikariotzako (Peru) apezpikua. Kargua hartzeko ekitaldia birtualki egin zen 2022ko abuztuaren 4an.

María Carmelita María Auxiliadoraren Alaba Salesiarrak kongregaziokoa da. Manausen bizi da, eta eskualdeko ahizpen komunitate misiolariei laguntzen die Kolonbia eta Peruko mugetatik Pará estaturaino eta Maranhãorekiko mugaraino. Haren lana REPAMen xedearen erakusle da, “Irudi amazonikoa duen Eliza eraikitzeagatik, mugetatik haratago doana. Guztiei balioa emateko modua da, jatorrizko herrien ordezkaritzaren bidez”.

Alberto Ferro CEAMAko zuzendariak duela gutxi esandakoari jarraikiz, “Elizak ez du behar adina aitortu emakumeen eginkizuna. Natura defendatzen duten emakumeak buruzagi garrantzitsuak dira eta komunitateetan presentzia esanguratsua dute; artikulatzaile nagusiak dira eta funtsezko zeregina dute beren eskubideak eta lurraldeko beren komunitateenak defendatzeari dagokionez”.
Hortaz, esan dezakegu izendapen berri hori urrats berria eta beharrezkoa izan dela Amazoniako emakume erlijioso nahiz laikoen balioa eta ekarpenak aitortzeko bidean.

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Agian interesatuko zaizu:

Anitalia Pijachi

Anitalia Pijachi Amazoniaren Emakume Defendatzaileek ahotsa goratu dute

Anitalia Pijachi, Okaina herriko buruzagi indigena, lurraldearen defendatzaileetako bat da, eta, bera ahotsaren bidez, egunerokotasunean hartzen ditugun erabakiek ingurumenean oro har eta Amazonian bereziki dituzten ondorioak ikusarazten lagundu digu. Letician, Kolonbiako Amazonian, lurraldea, bizitza eta bertako haziak defendatzen ematen du bere bizitza.

Leer más »

“Ez gara jaitsiko!”, naturaren betaurrekokin ikusi, entzun, usaindu, dastatu, eta bizitzeko gonbitea

Urriaren 15an Donostiako Cristina Enea parkean “Ez gara jaitsiko!” umeei zuzenduriko ipuina eta diska prentsaren aurrean aurkeztu genituen. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzendutako proposamen hau, Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eta Alboanekook atera dugu aurrera elkarlanean, Leire Bilbao idazleak, Irrimarrako Karmele Gorroño ilustratzaileak, eta Xabier Zabala musikariak lagunduta.

Leer más »

Alboan eta Deustuko Unibertsitateak energia-trantsizioei eta meatzaritzari buruzko nazioarteko mintegia antolatu dute

Datorren irailaren 27an “Zer da bidezko trantsizio energetikoa? Ipar-hego meatzaritzako erauzketaren erronkak” izeneko nazioarteko mintegia izango da, Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campuseko Ellacuría Aretoan. Alboan-ek eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldi honen helburua trantsizio energetikoak planteatzen dituen erronken panoramika globala eskaintzea da, emisio gutxiko teknologiak fabrikatzeko mineral kritikoak ateratzeari dagokionez.

Leer más »